sábado, 6 de abril de 2013
Mendebalekoa
Fonetika
Euskalkiaren ezaugarriak (Mendebalekoa)
-a batez amaitzen diren hitzei mugatzailea gehitzen zaienean a + a > -ea (> -ia, -ie, -i, e) bilakaera gertatzen da.
txistukari sail biak zeharo berdinduta daude; ondorioz txistukari bi besterik ez dira ahoskatzen: <s> eta <tz>.
r, l eta n ondoren <s> ahoskatzen da hitzak batzerakoan: juan san, il san...
Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Sartaldekoa (M))
u eta i ondorengo a>e bilakaera indartsuagoa da Sartaldean: lagun bet, sartu de...
Sartaldeko hizkera gehienetan partizipioetako -i galtzeko joera dago: ikus dot, ekar doste...
Sartalde gehienean ez dira betetzen o + a, e, o > u eta e + a, e, o > i bilakaerak. Eta, era berean, / i + a, e, o/ artean ere ez da epentesirik sartzen: astoa, lorea, mendie.
Sartaldean ez da -i- sartzen eroan-en eta joan-en adizkietan, Sortaldean ez bezala: noa, doa, daroe...
geuza eta geur erako formak (-au->-eu-) ohikoak dira Sartaldean.
*j-ren ahoskerari dagokionez, <y> tankerakoak egiten dira Sartaldean, eta ez Sortalde gehienean egiten diren <j> tankerakoak.
Hizkeraren ezaugarriak (Arratiakoa)
Ez dugu maila honetako ezaugarririk.
Morfologia
Euskalkiaren ezaugarriak (Mendebalekoa)
Izenaren morfologia
Soziatiboko atzizki berezia dago mendebal gehienean: -gaz singularrean, eta -kaz pluralean.
Hurbiltze adlatiboko atzizki berezia dago mendebalean: -rantza sartaldean, eta -rutz sortaldean.
Hirugarren graduko erakuslea ha da, ez hura.
Erro bereko erakusleak erabiltzen dira singularrean eta pluralean. Azentuak bereizten ditu hizkera batzuetan. Esaterako: honétan (sg.) / hónetan (pl.).
Erakusleak eta erakusleetan oinarritutako adberbioak indartu nahi direnean, izenaren ezker eta eskuin ipintzen dira: hori etxiori, hau pastelau.
Edonor / edozer egiturako sail osoa dago mendebal gehienean.
Zer edo zer egiturako sail osoa dago mendebal gehienean. Aldaera laburtuak erabiltzen dira ahozko jardunean: zeozer, noixonoix, nunonun...
Neuk tankerako izenordain indartuak bakarrik erabiltzen dira.
Erdal -(c)ión amaiera -(z)iño bilakatu da: habitaziño, kalefaziño...
-txo / -txu txikigarria da aukera bakarra; ez dago -xe atzizkirik.
Aditzaren morfologia
*Edun-en erroa -o- edo -au- da, adizkien arabera. Iraganaldiko batzuetan -eu- ere bai: dot, dau, baleu.
Nor-Nori-Nork saileko erroa *eutsi da: detsat, gentsan.
Aditz iragankorren ahaleran, aginteran eta subjuntiboan *egin erroa erabiltzen da: deigun.
Nor-Nori saileko adizkietan j- tankerako ebakerak daude. Horrekin batera, ez + j- batzerakoan<tx>ahoskatzen da: etxako.
Nor-Nori saileko iraganaldia oraina + n bidez osatzen da: jatan, jakon.
Iraganaldiko hirugarren pertsonetan Ø ezaugarria dago mendebaleko hizkera gehienetan: ekarren, ekixen...
Aditzetako pluralgile (ia) bakarra -z da: jakoz, geinkez.
*Edun-en hitanoko adizkietan j- tankerako ebakerak daude: juat, jok, jittuat.
Gaztelaniatik mailegatutako partizipioetan -ado> -au gertatu da, eta -ido > -idu: apartau, entretenidu.
Aditz izenak osatzeko aukera zabala dago: -ten (ekarten), -etan (kantetan), -tuten (defendiruten), -ketan (bigunketan), -tzean (sartzean).
Iragankorrak dira igo(n) eta urten aditzak.
Ez da erabiltzen ari izan orokorra; ibili, egon eta jardun dira ordezkoak.
Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Sartaldekoa (M))
Soziatiboko atzizkiak -gaz (sg.) eta -kaz(pl.) dira Sartaldean. Sortaldean, berriz, lehian dira -kin eta -(g)az .
Hurbiltze adlatiboan -rantza atzizkia erabiltzen da.
Sartaldean, ablatiboko -(eta)ti aldaera gorde da.
Adizki txikigarria -txu da Sartaldean, eta ez Sortaldeko -txo: apurtxu (bet), berotxu...
Hizkeraren ezaugarriak (Arratiakoa)
Ez dugu maila honetako ezaugarririk.
Sintaxia
Euskalkiaren ezaugarriak (Mendebalekoa)
Motibatibo eta helburu esaldietan -t(z)earren dago aukeran.
Esaldi kontzesiboetan arren gorde da.
Esaldi osagarrietan -(e)na atzizkia erabiltzen da aditz eta predikatu jakin batzuekin.
Denbora esaldietan, partizipioa + keran egitura dago Bizkaia gehienean aukeran.
Aditz izenak, mugimentuzko aditzen osagarri direnean, eta norabidea edo helburua adierazten dutenean, inesiboan (-t(z)en) erabiltzen dira mendebal gehienean (eta ez adlatiboa, -t(z)era).
Ala eta edo hautakariak bereizten dira.
Bi zenbatzailea izenaren eskuinetara ezartzen da.
Orobatasuneko zein eta nahiz partikulak erabiltzen dira.
Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Sartaldekoa (M))
Ez dugu maila honetako ezaugarririk.
Hizkeraren ezaugarriak (Arratiakoa)
Ez dugu maila honetako ezaugarririk.
Lexikoa
Euskalkiaren ezaugarriak (Mendebalekoa)
Aldaerei dagokienez, beste askoren artean, honako hauek aipa daitezke: aizta, ardau, arkondara / alkondara, aurki, azur, baltz, barik, barre, burdi, burdiña, emon, eskutur, ete, etzun, gaztai, gitxi, guzur, inuntz / iruntz tankerakoak, iruntsi, guntzurrun tankerakoak, ke(re)ixa, kirten, kipula, lebatz, mailluki, mamiñ, matrailla, mustur, narru, nasai, parkatu, pekatu, solo, suiñ, sur, txixa...
Lexikoari dagokionez, hainbat adibide sar daitezke multzo honetan. Hona hemen batzuk: martitzen, zemendi, marti, abade, abarketa, adur, aitita eta amama, amaitu, amatau, aratoste, batu, begitandu, berakatz, berba, eroan, ganora,gatzato, gura, ira, izara, izeko, jaramon, kerizpe, korta, odoloste, okaran, olgau, orri, ortu, osatu, ostantzean / ostian, oste, ostu, otzara, pernil, tzarto, udagoen, ugar, ugazaba, zil, zoro...
Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Sartaldekoa (M))
Sartaldeko aldaerak: akar ('aker'), hamaka ('hamaika'), amoztu ('moztu'), anaje ('anaia'), baie ('baina'), bere ('ere'), burrine ('burdina'), eskoi ('eskuin'), etze ('etxe'), gane ('gain'), garri ('gerri'), geitu ('deitu'), iñurri ('inurri'), jantza ('dantza'), txiker ('txiki'), uger ('igari'), uzen ('izen')...
Sartaldeko lexikoa: abazuza / inetazi / kazkaragar ('txingor'), aitixe ('aitaginarreba'), arean ('zerbait'), arrakada ('belarritakoa'), arrankari ('amuarrain'), artez ('zuzen'), asago ('urrun'), atoan ('berehala'), beilegi ('horia'), belu ('berandu'), ebatzi ('erabaki'), erdu ('zatoz'), garnu ('pixa'), jagon ('zaindu'), jazo ('gertatu'), justuri / inizitu ('tximista'), kirikolatza ('kirikino'), koiu ('hartu'), lei ('izotza'), lotu ('geratu'), motz ('itsusi'), opetzi ('eskaini'), ostondu ('ezkutatu'), sute ('ezkaratz, sukalde'), zenbagure ('asko')...
http://www.mendebalde.com/modulos/usuariosFtp/conexion/archi30A.pdf
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario